Jarrera kodea

PyConES konferentzia komunitateak sortu du, eta bere helburu nagusia da garatzaile komunitate barruan kolaborazioak eta dibulgazioa sustatzea.

Python komunitateko kide guztion parte-hartzea eskertzen dugu, eta guztiok esperientzia atsegina izatea nahi dugu. Horretarako, guztion arteko errespetua eta adeitasuna eskatzen dizuegu konferentzia dirauen bitartean eta jarduera guztietan, izan PyConESek ofizialki antolatutakoak zein ez.

PyConEs konferentziak parte hartzen duten delegatu, hizlari, expositore eta bolondres guztiek bete beharko dute jarrera-kodea. Antolatzaileen esku izango da ekitaldian zehar kode hori betetzen dela ziurtatzea.

Ohartarazten diren parte-hartzaileek euren jarrera aldatu beharko dute, oharra jaso eta berehala.

Expositoreak, erakusmahaiak, edo babesle zein enpresen guneak ere jazarpenik gabeko politika honekin babestuta egongo dira. Erakusmahaietan, bereziki, ez da onartuko inongo jarrera sexistarik. Pertsonalak eta bolondresek ezingo dute erabili uniforme edo janzkera sexistarik.

Zaindu zure hizkera. Gogoan izan ez dugula onartuko jarrera eta hizkuntza sexistarik, arrazistarik edo baztertzailerik. Gustu txarreko txantxak ere ez dira egokiak PyConES-en.

Arau hauek betetzen ez dituzten lagunak zigortzeko eta kanporatzeko aukera izango dute antolatzaileek, sarreraren kostua itzultzeko eskubiderik gabe.

Kontakturako informazioa

Jazarpena jaso baduzu, edo jazarpena jasotzen ari den norbait ikusten baduzu, jarri mesedez harremanetan antolatzaileekin. Konferentzia antolatzen ari den pertsonalak kamiseta bereziak izango ditu jantzita, "Personal PyConES" leloarekin. Gainera, pertsonalari eska diezaiokezu arduradun nagusiarekin (Juan Luis Cano) harremanetan jartzeko.

Zerbait bereziki larria baduzu, jo ezazu ondorengo lagunetako batengana:

  • Juan Luis Cano (+34 646515050)
  • Marcos Gabarda (+34 661930497)
  • Quique Porta
  • Mayte Giménez
  • Javier Palanca

Konferentziako arduradunak zure esanetara izango dituzu edozein jazarpen jasoz gero. Segurtasun arduradunengana lagunduko dizute eta euren laguntza izango duzu konferentziak irauten duen bitartean ziur senti zaitezen. Zure ongizatea da gure lehentasuna.

Eskerrik asko jardunaldi ireki eta adiskidetsua sortzen laguntzearren.

Lizentzia

Jarrera kode honen oinarriak ondorengo bi konferentzietako kodeetan oinarritzen dira: PyCon US 2013 (https://us.pycon.org/2013/about/code-of-conduct/) eta PyConAr 2012 (http://ar.pycon.org/2012/conference/diversity/), eta Creative Commons Atribución 3.0 España lizentziapean banatzen dira.